XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GATUA ETA GARRATOIN ZAHARRA

Gatu hura, zer etxezaina!
Zinez bai gatu-kapitaina!
Aspaldiko egunetan
Etxe-zoko guzietan,
erraiten ahal dugu
garratoin eta sagu
dal-dal-dal ikaran zauzkala,
belatxak xitoak bezala,
hainbeste bazuen jadanik
hatxeman, hil eta janik!

Egiaz nahiko zuen gauza ageria
garbitu munduko garratoin-sagueria
guzi-guzia!
Zer ihizia!

Hortakotz nola zen jokatzen? Ez galda!
Jokotria, amarru eta barranda,
denak onak zitzaizkon, denak, alajoko,
aldebat ihizin, aldebat zokoz-zoko.

Bai bainan frikuna egun batez ohartu baitzen
etsaiak ez zirela ziloetarik jalgitzen
haren beldurrarekin!
Asma zer zuen egin?!
Gibeleko aztaparretarik
ez dakit nondik nola loturik,
dilindan eman zen ernai bati,
hila iduri, buruz beheiti.